BERTSOTAN

Bertsolaritzari buruzko ikerketa proiektu saridunak

EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak bertsolaritzari buruzko ikerketa proiektuetarako deialdian, Ane Labakaren eta Beñat Muguruzaren proiektuak garaile atera dira.

Bi sari zeuden banatzeko eta biak eman dira: bata, Ane Labakaren 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik ikergaiarentzako izan da. Labakak aurretik ere umorea eta genero ikuspegia uztartzen zituen ikerketa lana osatu du aurreko deialdi batean eskuratutako sariari esker eta orain txapelketan jarriko du begirada.
Bestea, Beñat Muguruzak aurkeztutako Hitanoa bertsolaritzan: behera baina nola? proiektuari egokitu zaio.

Doktore tesietarako bidea errazte aldera egiten da proiektu sarien deialdia. Honi esker asko dira egun bertsolaritza jakintza alor ezberdinetatik aztertzen dituzten ikerketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button