BESTELAKOAK

“Inmersiones” egitasmoan parte hartzeko deia zabaldu dute

Arte proiektu independentea da Inmersiones. “Arte emergentea” kontzeptuaren aurrean, erakunde publikoak eta ikus-entzule berriak jarduera garaikideen sarean “murgildu” daitezen eragitea du xede. Urtero bere formatu aldatu egiten du. Hala, aurten Gasteizen egingo da, eta bere bosgarren edizioan bakearen gaiari helduko dio.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren artista eta kolektiboek parte har dezakete. Horretarako, urriaren 30a baino lehen euren proiektu edo dossierrak aurkeztu beharko dituzte.

Horietatik, 20 aukeratuko ditu Eragileen biltzarrak. Egileek euren proiektuak Gasteizko Zuloa Irudia aretoan izango dira ikusgai, azaroaren 16tik abenduaren 29ra bitarte. Aukeratutako egile bakoitzak 250 euro jasoko ditu, aurkezpenaren ordainetan.

Halaber, Hospitalarios izeneko ekimenean parte hartzeko aukera ere izango da. Aukeratutako artistei Zuloa Irudia gunea egunbeterako utziko zaie egun batez. Gehienez sei aukeratuko dira eta euren proiektuekin partekatuko dute erakusketa-aretoa. Artistek azaroaren 15ean, 16an, 22an, 23an, 29an eta 30ean izango dira aretoan.

Proiektu honekin loturiko xehetasun guztiak Inmersiones egitasmoaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button