ARTEA

Iñigo Manterolaren “Igarotzeak” ikusgai Donostian

Iñigo Manterola artista oriotarrak Igarotzeak izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Vetusart galerian. Erakusketa abuztuaren 5era arte izango da ikusgai.

Materola mugimenduaren inguruan aritu da erakusketan, pintura eta eskultura landuz. Donostia kulturaren arabera, “Oraingo honetan artista oriotarrak, berriro ere, ahozabal uzten gaitu mugimenduaren dimentsioari buruzko begirada berri bat aurkeztuz. Bizitza mugimendua da, igarotzea da eta horixe bera bere obra”.

Manterolaren lana etengabe mugitzen eta transformatzen den obra da, alegia, igarotze-prozesu bat da. “Olioa, akrilikoaren gainetik igarotzen da eta egilea bere obren zehar aurrerantz eta atzerantz doa. Azken finean, bere obra aldatuz doa, aldaketa prozesu berean, igarotze prozesu horretan, hain zuzen ere”.

Informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies