ESZENA

Lautan Hiru antzerki jaialdiaren bigarren astea

Lautan Hiru antzerki jaialdia hil honetako lau ostegunetan egingo da, eta zortzi saio eskainiko dira: 5 antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu. Saiook BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga esdpazioetan egingo dira.

Jaialdiaren aurtengo ardatza antzerkiaren gorputza izango da. Joan den asteko saio gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea eman zuten Ainhoa Artetxek eta Itsaso Payak, eta horren ostean, La Sinsorgan, Laura Penagos aktoreak Putaren bakarrizketa eroetxean egin zuen.

Aste honetako programazioaren barruan, bihar, hilak 15, bi saio izango dira: 19:00etan (BIRA), Duzhe Dobre (Iñigo Elosegi, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid), “Iñigo Elosegi aktore famatuak bere ospea zapuztuko du telebistan egindako elkarrizketa baten ondoren. Mutil-laguna eta etxeko garbitzailearekin batera, beraien alabaren jatorrian murgilduko dira iraganeko akatsak zuzentzen saiatzeko. Amatasun subrogatua, klaseen arteko ezberdintasunak eta immigrazioaren gutxiestea izango dira antzezlan honen ardatz nagusiak, ironia, kritika soziala eta antzerki fisikoaz baliatuz”. Eta 20:00etan (7KATU), Belarriprest (Amaia Bono). Gasteizko Udalak, Euskara eta Gazteria zerbitzuen eta Arabako Foru Aldundiaren bidez, Gazte Sortzaileak deialdia egiten zuen. Ekimen hori 16 eta 35 urte artekoei zuzendutako euskarazko sorkuntza-beka da. Bada, 2022an beka eskuratu duten sortzaileen izenen artean Amaia Bono zegoen, Belarriprest. Nire lehen sortzelana euskaraz lanarekin.

Datorren astean, otsailaren 22an, 19:00etan (Kalderapeko), La Piel konpainia arituko da Beren izenez piezarekin. Eta 20:00etan, (Euskaltzaindia) Telmo Iruretak Goya non-stop egingo du.
Azkenik, otsailak 29, 19:00etan (Euskaltzaindia) The Question (Cecilia Paganini eta Gorka Ganso), eta 20:00etan (Cafe Bar Bilbao) XXI. Cafe Bar Bilbao-Tartean sariak: Arropa zuria (Iñaki Cid), eta Dolu (Pantzo Hirigarai) piezen irakurketa dramatizatuak antolatu dira.

Lautan Hiru antzerki jaialdiak euskarazko antzerkiari bultzada emateko helburua du. Horretaz gain, antzezlanak erakusteko gune berriak eskaini nahi dizkie sortzaileei. Gainera, Bilboko Zazpikaleetako giroan ere eragin nahi du, kultura aukerak zabalduz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button