Drogen Kontsumo Ikuskatuko Bilboko Aretoak, “Narcosalak”, hamar urte beteko ditu aurten; bertan, erabiltzaileek drogak kontsumitzen dituzte, kontrolpean. Bada, oraintsu areto horren inguruko #3053 BASE dokumentala egin dute.
Filmean, erabiltzaileen eta aretoko langileen testigantzak jasotzen dira. Dokumentalak hainbat gai jorratuko ditu: Lokalaren funtzionamendua, dituen tresnak, aretoko problematikak eta balioak…
Areto horrek egiten duen osasunaren aldeko lana nabarmendu nahi du filmak. Horrekin batera, kriminalizatua izaten den kolektibo baten alde egiten den esfortzua ere azpimarratu nahi du, gizarteak askotan isilarazi nahi duen gizaki-talde baten aldeko ahalegina, alegia.
Pierre Labadie, Rakel Muñoz, Ander Campo, Mikel Argiñarena eta Zulema Sarmiento arduratu dira errealizazioaz, eta ekoizpenaz, berriz, Makanuda Films.
Informazio gehiago: 3053base.blogspot.com.