ESZENA

Kalealdiak parkeetara aterako ditu hainbat lan

Beste edizioetan bezala, aurten ikuskizun bitxiak programatu dira. Emanaldi horiek hainbat diziplina nahasten dituzte, ikuskizun harrigarriak eta berritzaileak sortzeko. Gaur adibidez, Casilda Iturrizar parkeak horrelako bi jasoko ditu. Batean, Le Siffleurrek, txistu jole batek, poltsikoko orkestra filarmoniko batek lagunduta Bizeten edo Schuberten kantak txistukatzen dituen La sieste sifflée eskainiko du. Parkean bertan, Mystérieuses Coiffuresen Con ternura… una historia de flores ikuskizuna ere izango da. Bertan dauden ikus-entzuleen ilean lorez egindako ile-bildu ikusgarriak egiten ditu gizonak.

Beste alde batetik, Grimm anaien lau ipuin ezagun eszenaratuko dituzte Nicole & Martin suitzar ipuin-kontalariek. “Munduan zehar karabanan euren seme-alabekin bidaiatuz era ibiltarian bizi diren zirkuko bi artista dira. Euren ikuskizunek, betidaniko ipuinetatik ateratako antzerki kuttunena eta akrobazia saio ikusgarriak, zuzeneko musika, umorea eta magia uztartzen dituzte”.

Programa osoa hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button