ARTEA

Ikuspegi feministak praktika artistikoetan eta arte-teorietan

Izenburu horrekin abiatuko da Artium Museoaren Emanaldi aretoan, apirilaren 17an eta 18an, Xabier Arakistain eta Lourdes Mendez zuzentzen duten tailerra.
Begirada Feminista ikastaroaren hamahirugarren edizioa da hori, eta bere helburua artista eta arte teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat eskaintzea da.

Ikastaroak hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak biltzen ditu urtero, ikuspegi feministetatik, artearen alorrean aztertzen edo esku hartzen dutenak.  Aurtengo edizio honetan Gema Intxausti eta Mari Chordà artistak, Anna Caballé idazlea, Carmen Gaitán Salinas, Garazi Ansa eta Haizea Barcenilla arte historialariak eta Lara Perry historialaria izango dira hizlari.

Diogun bezala, ikastaroa apirilaren 17an, larunbata, hasiko da 10:30ean, Beatriz Herráez eta Elena Roseras arduradunek egingo duten aurkezpenarekin. Geroago, 11.00etan, Anna Caballék irekiera hitzaldia egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button