EUSKARA XEDE

“Ikusi eta Ikasi” umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa abian

Bilboko Udalak abian jarri du Ikusi eta Ikasi euskarazko aisialdi-programaren hamazazpigarren edizioa. Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatutako ekimena  4 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta beraien familientzat antolatu da, beti ere, euskarazko aisialdi hezigarria sustatzeko asmoz.

Programa gaur bertan hasiko da, otsailaren 9an, eta ekainaren 10era arte garatuko da. Pandemiak ekarritako egoera dela eta, edizio berri honetan, apirilaren 27ra arte programatu diren jarduerak online izango dira, eta maiatzaren 6tik aurrera, osasun egoerak aukera ematen badu, aurrez aurrekoak garatuko dira.

Saioak bi eratakoak dira: lagun artean, 8 eta 10 urte bitarteko gazteentzat, eta familia, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Zuriñe Hidalgo izango da aurkezlea, eta, saioetan, programako maskota, Makusi, izango dute lagun umeek eta haien familiek.

Maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte, saioak aurrez aurrekoak izango dira. 12 ikuskizun daude aurreikusita, zirkuaren, magiaren edo eskulanen ingurukoak, besteak beste, eta barrutietako udaltegietan gauzatuko dira.

Programatutako zuzeneko ikuskizunetan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik www.ikusietaikasi.eus web-orrian, martxoaren 1a eta 8a bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button