ARTEA

Angel Garraza eskultoreak Montpellier hirian erakutsiko ditu bere obrak

Hilaren 19an Regards Complices izeneko erakusketa inauguratuko dute Montpellier hiriko Languedocien museoan. Ekimena Ateliers d´Art de France-k antolatu du eta Stéphanie Le Follic-Hadidak komisariatua dago. Erakusketa Festival international du film sur l´argile et du verre jaialdira lotura dago.

Angel Garrazak Montepellier-en paratuko duen Cosas y causas obra Museé Languedocien-en eskailera zentralaren espazio zabalean kokatuko da. Museoa Jacques Coeur arkitektoaren lanada eta Montpellier-ko Société archéologique-n bildumak jasotzen ditu.

Garrazaren obra altura ezberdinetan eskegita dauden 16 piezek osatzen dute. Artelan hauek gorriak eta beltzak diren buru humanoak iradokitzen dituzte. Obra artikulatuta dago elementu sinboliko baten bitartez, zein azalera osoaren gainean errepikatzen den, existentzia humanoaren aspektuak azalduz, obsesioen antzera. Erakusketa zabalik egongo da urte osoan.

Angel Garrazak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button