ARTEA

Ikur eta sinboloen funtzionamendu ulertezina

Juan Perez Agirregoikoaren Insignificando erakusketako lanak ikusgai izango dira Bilboko Carreras Mugica galerian otsailera bitartean.

Egileak berak hala azaldu du bere zeregina: “2019az geroztik egin ditudan azken lanen zati bat aurkeztu dut hemen, Insignificando izenburuarekin. Erakusketa osatzeko, multzo batu moduan funtzionatzen duten bi serie desberdin daude. Azpimultzo horietako batek Great Black Chickens du izena, eta besteak American imperialismis…. Bi horietan jorratu dira ikurra, sinboloa eta adierazle-nagusien funtzionamendu ulertezina, jendea lanean doan jartzeko ahalmena duena, denok dagoeneko jakinik hori zer zaila den. Aberriak, banderak, jainkoak, kamiseta baten koloreak, ohorea…
Honako lan hauetarako erabili ditudan teknikak arkatzez egindako marrazketa eta collagea izan dira, biak ala biak lotuta haurtzaroarekin, galera moduan, gainbalio gisa, ulertzen den ekonomiarekin, eta denbora nahita alferrik galtzearekin; ekinbide horietan aditu petoa naizela esango nuke.
Zer mekanismok eragiten du adierazle baten (bandera bat, esaterako) eta esanahi baten arteko batura, irudia, sortzen duten zentzua hain desberdinak izatea? Zerk eragiten du bata abertzalea izatea eta besteak makila batetik zintzilik dagoen koloretako trapu bat besterik ez ikustea? Kultura askok partekatzen duten boterearen sinbolo bat ala luma ugariko txori bat? (…) nire lana azaldu behar izaten dudanean, kulturaren aurkako borroka dela esan beharko nuke, borroka terminoa erabilita, hain zuzen, borroka kontua niretzat handi samarra dela uste dudalako. Hori idealistentzat da egokia, eta ni neure buruari inoiz helbururik jartzen ez dion horietakoa naiz, horrela ezin baitut inoiz neure burua dezepzionatu. Zeinuen zain dagoen mundu batean, nire proiektua hutsala da, baina niri balio dit.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button