LITERATURA

Euskarazko XXIV. Literatur Lehiaketa Nafarroan

Iruñeko Udalak Euskarazko Literatur Lehiaketaren hogeita laugarren ediziorako deia egin du. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 24a da.

Bidali beharreko lanak, betiko legez, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak, eta poesia, narrazioa eta bertso-paperak izan daitezke.
Poesia modalitatean aurkeztu behar diren lanek 15 orri eduki behar dituzte gutxienez, eta horiek gutxienez tarte bikoitzean idatzi behar dira.
Narrazio laburrean, gutxienekoa 15 orri izango dira, eta bertso-paperen modalitatean gutxienez 25 bertso-ahapaldi aurkeztu beharko dira.

Hiru sari dago, modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euro.

Lan bakoitzaren bosna kopia aurkeztu beharko dira Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean. Izenorde batez sinaturik, lanekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztuko da izen-deiturak, helbidea eta telefonoarekin.

Hemen datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button