BERTSOTAN

II. Bertsopaper Lehiaketa, Iruñean

Aurten ere Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute. Irailaren 30era bitarte luzatuko da lanak aurkezteko epea.

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu ahal dute. Horretarako hiru kategoria moldatu dira: txikiena, 2008an edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2004 eta 2007 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2003an edo lehenago jaiotakoentzat.
Kategoria bakoitzak bere sariak izango ditu, hala, txikien artean 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Gazteek 150 eta 350 euro arteko diru-sariak jasoko dituzte. Eta helduek 500 eta 1.500 euro artekoak. Gainera Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalaren eskutik, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea luzatuko zaio egileari.

Amaia Telletxeak, Mikel Beuamontek eta Sustrai Colinak osatuko dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hala proposatuta.

Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button