ARTEA

Guggenheim museoaren bekak euskal artistentzat

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoek Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzako bekak antolatu dituzte beste behin. Izena emateko epea martiaren 29an amaituko da, eta hautatuko den artista bakoitzak 3000 dolar jasoko ditu.

Bekak gradua egina duten ikasleei zein azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten dabiltzanei begira ondu dira, eta eskatu ahal izateko baldintza bi bete behar dira: EAEn bizitzea eta ingelesez ondo egitea, ahoz zein idatziz.

Pandemia dela eta modu birtualean emango dira beka horiek, beti ere, artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan aritzeko xedez.
Honako arloetan arituko dira bekadunak: erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa, marketina, kontserbazio-arloa, argitalpenak eta argazkigintza, besteak beste.

Bekaren praktikak irailetik abendura egingo dira.

Informazio guztia Guggenheim museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button