MUSIKA

“Rockein!” lehiaketaren bosgarren edizioa abian da

Atzo aurkeztu zuten bakarlari eta taldeen Rockein! lehiaketa. Izena emateko epea zabalik da martxoaren 24ra arte, eta finala maiatzaren 13an egingo da, Basauriko Social Antzokian.

Lehiaketa Basauriko Udalak ondu du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalekin lankidetzan. Ekimenaren xedea Euskal Herriko taldeak sustatzea da.

Iaz, 100 taldek eman zuten izena, eta Albert Cavalier atera zen garaile, eta garaipen horren ondorioz, Wasted & Stoned izenburuko singlea grabatu du, 500 aleko tirada. Bada, aurtengo sari nagusia berbera izango da.

Horretaz gainera, beste hiru sari izango dira: Tokiko talde onena, Euskaraz abesten duen talde onena, eta Ikus-entzuleen talde kutuna.

Izena emateko informazio guztia lehiaketaren hemen aurkeztuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button