MUSIKA

Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dute

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dute gaur. Hitzarmen horren bidez musika-taldeen trukea egiten da hiri horietako musika-lehiaketan jotzeko.

2008an hasi zen musika-taldeen trukea egitean Varese hiriarekin. Aurtengo maiatzean, Bilboko talde bik, Wild Thing eta Último Día taldeek, Torinoko Student Performing Festival jaialdian jo zuten.
Eszenatokian, Bilboko taldeak ez ezik, Frantziako, Holandako eta Belgikako taldeak izan ziren egun hartan.

Brain Pollution taldea Torinoko lau gaztek osatzen dute eta indi-grunge-alternative-stone egiten dute; talde horrek Torinoko Pagella Non Solo Rock lehiaketako irabazlea izan da. Varesetik The Wyns taldeko bost kideak etorriko dira. Hauek indi-rock musika egiten dute eta Va Sul Palco lehiaketa irabazi zuten.

Trukeetan eta bertako kontzertuetan parte hartzeko Bilboko Udalak talde berriei laguntzeko dituen programei buruzko informazioa hemen duzue.

Bilboko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button