BERTSOTAN

Etzi hasiko dira saioak Araban

Ostegunean, Murgiako Institutuan, 11:00etan, Arabako Bertso-eskolek 11 opari ekimenaren barruan, Oihane Perea, Iñaki Tena, Iñaki Viñaspre eta Maddalen Arrausi bilduko dira bertsotan hasteko prest, Garazi Aldama gai-jartzailearen agindupean.

Ostiralean, Maeztuko Teleclubean, 21:00, eta ekimen berarekin jarraituta, Jon Ruiz de Pinedo, Iker Pastor Rodriguez, Irati Anda eta Orlando Arreitunandia arituko dira. Egun berean, Legutioko Fronton azpiko txokoan, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Paula Amilburu ibiliko dira norgehiagoka.

Larunbatean Gasteiz eta Zalduondon egongo dira saioak. Lehenean, Gasteizko batailaren urteurrena ospatuko dute eta horretarako Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihane Pereak bertsorik hunkigarrienak botako dituzte.

Bigarrenean, Arabako bertso-eskolek 11 opari ekimenarekin, bertso-bazkaria egongo da, 14:30ean, Imaz tabernan. Bazkaltzeko eta kantatzeko Bittor Agirre, Iñaki Azarola, Euxebio Igartzabal, Egoitz Iradier, Oier Suarez, Iker Pastor, Jon Ruiz de Pinedo eta Irati Ruiz de Pinedo batuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button