Nontzeberri

Erakusketa berriak Bilboko Udaltegietan

Argazkigintza, eskultura eta pinturaren inguruan ardaztuko dira datozen asteetan, hainbat udaltegitan, ikusgai izango diren erakusketak.

Javier Perez Herreros margolaria da. Bere margolanak gehienbat akuarelak dira, baina badaude akrilikoak eta akoafortea eta tinta txinatarraren teknikaz egindakoak ere. “Arte Ederrak nire lanbidea izan ez arren, marrazketa eta margoa gogoko izan ditut beti”.

Naty Pérez Apariciok hutsuneak betetzeko margotzen du, bide berriak urratuz. Elkortasunak dakar leuntasuna eta fantasia. “Absentziaren gainean eraikitzea, errealitatearen zailtasunen gainean mihisearen gainean NI sakonena islatuz”.

JJCuper bilbotarrak Mapas eskultura erakusketa ondu du. Formatu txikiko eskulturak dira, hainbat material erabilita eginak; eskulturako elementuak manipulatuz gehienetan, eta horrela, jolaserako proposamena egiten du.

Xabier Artolozagak bere aldetik, La mar entre 2 manos izenekoa erakutsiko du. Jakin-nahi handiko bizkaitar eraldatzaile honek txikitatik sentitu izan du sortzeko premia. Errealitatea beste era batera ikusteak ekintzailetzarako indar ikaragarria eman dio, eta horren ondorioz, bere alderdi sortzailea garatu du, hala arlo profesionalean nola pertsonalean. Buztina, beirazko zuntza, bere eskuak eta beroa nahikoa ditu.

Igor Calvok Gran Vía, O argazki seriea luzatuko dio ikusleari. Hiria modu alternatiboan ikusteko modu bat da, argazki dokumentalek eta lehendik zeuden testuek osatua. Agiri bakarrak, errealitateko eta fikziozko prozesuei buruz hausnartzera garamatzatenak, horiek eusten baitiete botore-sistemei.

Azkenik, David Cidrek Naturaleza de gala izeneko argazkiak bildu ditu. Natura dugu ihesbide, naturak adiskidetzen gaitu mundu askotan hotz eta gris honekin. Mendietara, kostaldera hurbiltzen gara, energiaz eta positibismoz beteko garen esperantzarekin. Erakusketa honen asmoa bidaia horretan laguntzea da, hain zuzen ere, eta, horretarako, zer hoberik Ama Lurraren handitasuna, zeru gorriak, ezinezko itxura duten haitzak, izarrez betetako zeruak… euren jantzirik onenekin erakustea baino.

Erakusketa guztiak martxo bitartean ikusi ahalko dira Bilboko Udaltegietan (Castaños, Barrainkua, Otxarkoaga, San Inazio,….)

Exit mobile version