IKUS-ENTZUN

“Precious” filma euskaraz

Duela bi urte hainbat bat sari jaso zituen Precious film estatubatuarra euskarara bikoiztu dute, eta bihartik aurrera Bilboko Multicines eta Gasteizko Florida zine aretoetan ikusi ahal izango da.

Filmak Precious izeneko emakumezko nerabe beltzaren istorioa kontatzen du. Neska lodia da, eta amarengandik tratu txarrak jasotzen ditu. Ez daki ez irakurtzen ez idazten, eta ahurdun dagoela jakiten duenean eskolatik botatzen dute. Halere, eskolako zuzendariak ikastetxe alternatibo baten inskribatuko du bere bizitza bidera dezan. Bertan, irakasle berriarekin konfiantzazko eta errespetuzko harreman hasiko du.

Precious filmak hamaika sari jaso zituen estreinatu zen urtean. Hala nola, bi Oscar sari jaso zituen, Urrezko Globoa bigarren mailako aktorerik onenaren saria, eta Torontoko Jaialdiko film onenaren sari (publikoaren saria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button