Nontzeberri

Declan de Barra eta Holmes taldeak Elgoibarren

Declan de Barra irlandarrak eta Holmes suediarrek Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan joko dute igandean, hilak 20. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Declan de Barra bere hirugarren bakarkako lanarekin dator eta aurretik Clann ZĂș talde bikainean bide luzea egina du. Konposaketa sentiberak sekulako erregistrodun ahots berezi indartsu eta ederrarekin uztartzen ditu. Aurreko urtean ere Euskal Herrian izan zen eta bueltan dator irlandarra.

Holmes, berriz Suediatik datoz eta country rocka eta pop independentea uztartzen dituzte. Horretarako akordeoia, bibolina eta metalezko gitarrak erabiltzen dituzte. Horrez gain, abeslariaren ahotsak Neil Young gogorarazten du. Ahots horrek, gainera, ukitu goxoa ematen die kantuei.

Exit mobile version