BESTELAKOAK

“Monique Wittigen artikuluak”, Lisiperen hirugarren urratsa

Susa editorialaren Lisipe bilduma feministak hirugarren liburua plazaratu du; saiakera bilduma bat, hain justu: Monique Wittig idazle eta feminista frantziarraren Pentsamendu heterozuzena.

Maialen Berasategi Catalanek, Irene Arrarats Lizeagak, Danele Sarriugarte Mochalesek eta Mirentxu Larrañaga Sueskunek itzuli dituzte artikuluak, eta Jule Goikoetxeak koordinatu du lana.

Lisiperen arabera, “teoria politikoak eta praktika sozial-pertsonalak bat egiten duten tokian, hortxe dabil Wittig; militantziaren eta aktibismoaren parte bat dira haren artikuluak. Gaztigatzen digu, erregimen politiko eta ekonomiko bat dela heterosexualitatea. Emakumea, mito gisa; Heterosexualitatea, sistema gisa; biak suntsitu nahi ditu. Ez du planteatzen sistema honetan boterea gizonen eskuetatik emakumeenetara pasatzea, ezta boterea banatzea ere, baizik eta sistema bera suntsitzea”.

Itzultzaileen esanetan, Pentsamendu heterozuzena liburu “laburra bezain mamitsua”.

Informazio gehiago: armiarma.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button