MUSIKA

Nothink rock taldeak Donostia bisitatuko du

Nothink taldearen musika ez da sekula estilo jakin batean kokatu. Intentsitatez beteriko pasarteak eta melodiak uztartzen ditu hirukoteak, post-hardcore estilotik gertu dagoen jarioa txistukatzeko. Hala ere, rock sustraiak ere antzematen dira euren soinuan, batez ere, 90eko harmarkadako indie arrastoak. Orain arte, hiru disko plazaratu du: Bipolar age (2005), Spotlights (2007) eta lehen gorago aipaturiko Hidden State (2010).

Mantisa zarauztarrak hardocore estiloa jorratzen hasi baziren ere, egun rockaren esparru zabalean mugitzen dira. Euren lehen lana Iosu Gonzalez abeslari eta gitarra jotzaileak grabatu eta GOR diskoetxeak argitaratu du.

Azkenik, Krilin Donostiarrak dira eta 2004 urtean eratu ziren. Gaurdaino hiru EP eta disko luze bat kaleratu dituzte. Taldearen hastapenetan hardcore melodikoa lantzen zuten, baina gaur egun euren musikak The Mars Volta, Muse eta Foo Fighters bezalako rock talde garaikideetatik ere edaten du.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button