BERTSOTAN

Punta-puntako bertsolariak buru osasunaren alde

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute Agifesek antolatutako Buru Osasunaren Aldeko I. Elkartasun Bertso Saioa. Ekimena, maiatzaren 10ean izango da Donostiako Aquariumeko ekitaldi aretoan, 22:00etan. Felipe Ugarte musikariak txalaparta emanaldia ere eskainiko du. Unai Elizasuk egingo ditu gai-jartzaile lanak eta Iker Laparra izango da aurkezlea.

Etekin guztiak buru gaixotasuna duten pertsonei eta horien senideei zuzendutako zerbitzuak hobetu eta zabaltzeko erabiliko ditu Agifesek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button