LITERATURA

“Hitzen Uberan” plataformak hamar urte bete ditu

Gaur berton, azaroaren 26an, ospatuko ditu bere hamar urteak Euskal Idazleen Elkarteak bultzaturiko Hitzen Uberan plataforma literarioak. Ospakizuna bete-betea izateko ekitaldi bat antolatu da Viktoria Eugenia Clubean, 18:30ean, Goiatz Labandibar, Ixiar Rozas eta Mikel Soto idazleen partaidetzarekin.

Hitzen Uberan euskal literatura jorratzen duen ataria, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik sortu zen. Bertan hainbat idazle-langile izan dira (Uxue Alberdi, Oier Guillan, Danele Sarriugarte eta Imanol Ubeda), eta kolaboratzaile-sare zabal bat izan da hasiera-hasieratik.

Diogun bezala, arratsaldean Hau ez da poeta bat (edo bai) izenburupeko ekitaldian hiru idazle elkartuko dira: Goiatz Labandibar, Ixiar Rozas eta Mikel Soto. Solasaldia sortuko dute haiekin, Danele Sarriugarte eta Oier Guillan Hitzen Uberaneko kideek eta, amaitzeko, poema batzuk irakurriko dituzte.

Joan nahi izanez gero, gonbidapena, eie@idazleak.eus  helbidean eskatu behar da. Ekitaldia ez online emango baina grabatuko da eta Donostia Kulturak jarriko du bere kanalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button