ESZENA

Hiru lagunen arteko komedia

Horixe da Ramon Agirrek, Joseba Apaolazak eta Asier Hormazak egun hauetan (irailaren 12tik 15era ) Donostiako Antzoki Zaharrean egingo dutena, hiru lagunen arteko komedia, eta hori da Txalo Produkzioak konpainiaren Artea.

Eszenatokiaren gainean honako korapiloa ikusiko du publikoak: “ Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.
Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak argi utzita.”

Yasmina Rezaren obra da Art (Artea) antzezlana, eta 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril edota Bratislavatik pasa ondoren. Orain eta hemen, azkenean, euskaraz ikusteko aukera dugu Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button