ARTEA

Albert Sesmaren paisaia urbanoak Iruñean

Albert Sesmak (Paris, 1976) New York-Madrid-Pamplona izeneko erakusketa paratu du Iruñeko San Anton galerian. Margolanak ikusgai daude maiatzaren 29a bitarte.

Sesmaren koadroetan hiri inguru koloretsuak nagusitzen dira. Eraikinak, zubiak, errepideak eta bestelako elementu urbanoekin josita daude bere margolanak. Halere, figura ere sarritan lantzen du bere koadroetan, Iruñeko erakusketan protagonista nagusiak hiri inguruak badira ere.

Hiri elementuez gain, Sesmaren lanean kolorea nabarmentzen da. Bere koadroak koloretsuak dira, izan ere, askotariko koloreak erabiltzen ditu bere oinarri ilunean. Horrela, kontrastez beteriko koadroak gauzatzen ditu, eta tonalitate horien bitartez argia bilatzen du trazu gutxirekin eta perspektiba apur batekin.

EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen eta Antonio Lopez pintore ezagunarekin ere aritu da. Lopez, hain zuzen ere, bere lanaren gidari da. Sesmak pinturaren ahalmen espresiboa aldarrikatzen du. Hala, behin baino gehiagotan esan du bere lana inpresionismoaren eta espresionismoaren artean dagoela, espresionismo alemaniar purua gaitzesten duen arren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button