IKUS-ENTZUN

“Dokusarea”, dokumentalak euskaraz Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroan lau dokumental proiektatuko dira ekainera bitarte, hilean bat. Hala, gaur, martxoak 20, lehena ikusi ahalko da, 19:00etan: El gran salto pa’tras. Dokumental guztiak euskaraz edo jatorrizko bertsioan izango dira euskarazko azpitituluekin.

Hala,  El gran salto pa’tras (Johanna Lévy, Yann Manuguerra, Philippe Fréchou, eta Tristan Goasguen, 2011) Frantziako egoera politikoa eta ekonomikoa ditu ardatz, esparru publikoa jasaten ari den erasoaren bidetik. Pribatizazio sistematikoaren eta merkatuen gose aseezinaren inguruan soziologo, kazetari, aktibista, paper gabe, ijito, errefuxiatu politiko eta artistek dituzten iritziak jasotzen ditu.

Ondoko galderei erantzuten saiatzen da dokumentala: Nola dago egun da eredu sozial frantsesa 30 urteko neoliberalismoa eta gero? Noraino iristen da eraikin errepublikanoetako fatxadetan zizelkaturiko “Askatasuna, Berdintasuna eta Senidetasuna” leloaren eskarnioa?

Honatx ekainera bitarte proiektatuko diren gainerako hiru filmak: apirilaren 3an, Autonomia obrera; maiatzaren 8an, Nos lo quitaron todo, eta, azkenik, ekainaren 5ean, Itoiz hustu arte.

Argia Aldizkariak eta Eguzki Bideoak sortu dute sarea, eta Gasteizko GEU Elkarteak kudeatuko ditu emanaldiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button