IKUS-ENTZUN

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, aste honetan

Aste honetan, martxoaren 15etik martxoaren 20ra, Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia garatuko da Iruñean. Aurtengo 15. edizioa egingo da, eta pandemiak inguraturik bagauzka ere, presentziala, online eta aire zabaleko espazio berri batekin (Plaza) abaiatu ko da ekimena.

Makina bat kontu bildu dituzte aurtengo edizioan. Sail ofizialean 32 film aurkeztuko dira, mundu osotik etorritako proposamenen artean aukeratuak; Atzera begirakoak Amos Vogel kuradore eragingarriari eta Nancy Holt artistari eskainiko zaizkie; DOKBIZIAk diziplina desberdinetako artistak bilduko ditu, besteak beste Lois Patiño, C.W. Winter, Maria Salgado, Vera Mantero, Xabier Erkizia, Fermin Jimenez Landa, Oier Etxeberria, edo Sam Green, eta errealitatearekin erlazionatzeko duten beren modua azalduko dute; Punto de Vista Labs espazioan, jakintzak eta sorkuntza kolektiboa partekatuko dira; eta Foku garaikideetan, Robert Fenz-en 16 mm-ko lanen proiekzioak, Pedro G. Romeroren Nueve Sevillas azken filmaren proiekzioa, Forensic Architecture-ko Nicholas Zembashi ikertzailearekin Point of View saioa edo Lawrence Abu Hamdan soinu artistarekin topaketa bat egingo dira.
Gainera, Saio bereziak ere antolatu dituzte, besteak beste X Films edo Euskadiko eta Nafarroako zinemagileen Paisaia topaketa; eta, azkenik, Hezkuntza programa, jaialdia ikusle berriei zabaltzen jarraitzen duena.

Hori guztia eta askoz gehiago Punto de Vista jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button