IKUS-ENTZUN

John Waters-en zaborrezko zinemari buruzko zikloa, Bilbon

John Waters (Baltimore, 1946) zinegile estatubatuarrari buruzko zikloa ondu du El Monstruitok, Bilboko Zarata Jazz tabernan; hala, gaur bertan, martxoak 19, Pink Flamingos (1972) proiektatuko da, 17:00etan. Zikloa El Montruito elkarteak ondu du, eta lau pelikula biltzen ditu.

Divine underground-eko izarra da Pink Flamingos filmaren protagonista nagusia; Watersen film azpimarragarriena da, eta bere filmografiaren ezaugarriak ondoen islatzen dituena: eskandalua, elkarrizketa xelebreak, pertsonaia nazkagarri bezain amultsuak… Oso ezaguna da film horren azken eszena.

Filmak Babs-en Johnson (Divine) bizitza kontatzen du: arrautzak modu konbultsiboan jaten dituen Edie bere amarekin bizi da, bai eta bere neba delinkuentearekin ere, Crakers, azken horren neskalaguna, Cotton, voyeur-a da, familia osoa karabana batean bizi da. Divine, “munduko pertsona nazkagarriena” izendatu dute, horren ondorioz, Marble senar-emazteek inbidia diote; bikote heterosexual horrek heroina saltzen du ikastetxeetan, eta umeak lapurtzen ditu lesbianei emateko. Senar-emazteek ahal duten guztia egingo dute Divineri bere titulua kentzeko.

Gainerako emanaldiak hauexek izango dira: Martxoaren 22an, Female Trouble; apirilaren 5ean, Cry Baby; eta, amaitzeko, apirilaren 12an, Cecil B. Demented.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button