MUSIKA

Haxotz taldeak “Lore hilak” izeneko diskoa kaleratu du

Haxotz taldearen bosgarren diskoaren izenburua Lore hilak da. Lan berriko kantak berrogeialdiaren aurreko hilabeteetan sortuak izan ziren arren, haren ostean grabatu behar izan dituzte, 2020ko udan. Albumaren aurkezpenik bat eginez, Higiduraren lehen legea kantaren bideoklipa ere argitaratu dute.

“Lore hilen sorta baten forma hartzen du diskoak, abesti bakoitza zimeldu den ezeren ikur izanik: adiskidetasun ozpindu bat, kapitalaren indar korrosiboa, norbera berrasmatzeko promesen hutsalkeria ala maskulinitate toxikoa. Apokalipsiaren ertzean bizi garela dirudien garaian, egoera honi soinu banda egin diote bilbotarrek”.

Disko  berriak  denetarik duela esan daiteke, “hardcore melodikotik hasita, stonerraren, bigarren olatuko emoaren edota Washington-eko post-hc eszenaren eraginak”.
Lanean Josu Ximun (Belako, Lukiek) agerpen bat ere badago.
“Egurra eta pop estribilloak dituela neurri berean, Haxotzen azken lan honek ezer agintzen badu, aspertuko ez zaituela da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu