MUSIKA

Euskal Herria Zuzenean, abian

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 17. edizioa gaur, ekainak 29, hasi egingo da. Hiru egunez Nafarroa Beherako Heleta herria musikaz beteko da igandera bitarte, uztailak 1. Orotara, hiru egun, sei agertoki eta 60 emanaldi izango dira. Egitaraua, urtero bezala, ikaragarria da, oparoa eta zabala, bertoko eta atzerriko askotariko musikei eta musikariei lekua eginez.

Atzerriko izenei dagokienez, Brasilgo Sepultura metal zaleak, Jamaikako The Abyssinians reggae talde klasikoa, Bebe andaluziarra eta AEBetako Public Enemy hip hop talde mitikoa nabarmendu beharko genituzke. Izan ere, estatubatuarrak gaur izango dira oholtzan, eta haiekin batera Cobra, Matxura, Gojira, Anai Arrebak, Miyavi eta We Are Standard taldeek, besteak beste, osatuko dute gaurko eguna.

Euskal Herriko taldeen ordezkaritza ere ikaragarria da, aurretik aipaturiko Cobra, Anai Arrebak, We Are Standard eta Matxurari, Lisabö, Esne Beltza eta Su Ta Gar gehitu behar zaizkie.

Kontzertuez gain, filmak (Bost Litro, Debekatua), antzezlanak (King Kong neska, Xentimorik Gabe..) eta dantzaldiak (Dantzaz, Kukai…) ikusteko aukera ere izango da.

Egitarau aberats bezain erakargarri honen xehetasun guztiak ehz-festibala.eu webgunean kontsulta daitezke, izan ere, jaialdi honen kontu guztiak biltzeko adina lekurik ez dago albiste batean.

Borrokatu boterea!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button