MUSIKA

Dream Syndicatek “Medicine Show” diskoa joko du Bilbon

Endekapenezko gaixotasun neuronalak borrokatzen dituen Walk On Project (WOP) elkarteak bigarrenez dakar Euskal Herrira AEBetako The Dream Syndicate taldea; izan ere, 2012ko uztailean, Bilboko La Casillan izan ziren, The Days of Wine and Roses (1982) estreinako lanaren 30. urteurrenaren harira. Gaur, maiatzak 9, Bizkaiko hiriburuan izango dira berriro, Kafe Antzokian, baina oraingoan Medicine Show (1984) bigarren lana jotzeko.

Rock Amerikar Berria edo Paisley Undreground estiloaren baitan sortu zen The Dream Syndicate, 80ko hamarkadaren hasieran; 1981etik 1989ra iraun zuen. Bada, taldea eratu eta urtebetera argitaratu zen estreinako EP homonimoa, bai eta lehendabiziko iraupen luzeko lana ere: The Days of Wine and Roses biribila. Diskoan The Velvet underground, Television edo Neil Youngen eraginak jasotzen dira, bederatzi doinuz osaturiko maisulana josteko, tartean, Tell Me When It’s Over, When You Smile edo diskoari izenburua eta amaiera ematen dion kantu burrunbatsua.

Hala, 1984an plazaratu zuen taldeak Medicine Show, hots, duela 30 urte; lehenengo grabazioa baino disko landuagoa eta lasaiagoa da, batez ere piano-konponketengatik. Dena dela, intentsitate handiko uneak ere gordetzen ditu, bederatzi minutu inguru irauten duen John Coltrane Stereo Blues, kasu.

Steve Wynn gitarra jotzaile eta abeslariak zuzentzen du taldea, eta aurreko bisitaldian ondoko musikariekin aritu zen: Ametsen Sindikatuan aritutako Dennis Duck bateria jotzailea eta Jason Victor gitarra jotzailea eta aspalditik, Wynnekin jotzen duen The Miracle Three taldeko Jason Victor gitarra jotzaile aparta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button