BESTELAKOAK

“Sete Sóis Sete Lua” jaialdiaren zirkuitua, Zornotzan

Herri musika garaikidearen eta arte plastikoen bilgunea izan nahi du jaialdi honek, kulturen arteko komunikazioa eta arte-ekoizpenaren era originalak sustatzeko. Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaietan bi kontzertu izango dira uztailaren 17an eta 18an.

Sete Sóis Sete Luas jaialdian mediterraneoko eta herri lusofonoetako kultura pertsonaia ospetsuek hartzen dute parte (José Saramago eta Darío Fo Nobel saridunak), eta alde horretako 30 hiritan gauzatzen da (Brasil, Cabo Verde, Kroazia, Espainia, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Maroko, Portugal, Errumania).

Datorren astean, Zubiondo parkean eskainiko diren bi kontzerturen bidez izango du presentzia jaialdiak Amorebieta-Etxanoko jaietan. Hala, uztailaren 17an, Portugaletik etorriko den Melech Mechaya taldeak joko du, eta ikusleak barreka, dantzan eta parte hartzen arituko dira arabiar lurrin eta ijitoen erritmoekin.
Uztailaren 18an, bigarren kontzertua antolatu da. Mediterraneoko zaporea daukan talde indartsua batek joko du, Kamafei italiarrak. Abangoardiako perkusioekin nahastuta, musika proposamen berriak sortzen ditu talde honek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button