MUSIKA

The Sadies eta Mobydick, Donostian

Kanadako The Sadies taldea Donostiako Gazteszena aretoan izango da larunbatean, urtarrilak 25, 22:00etan; Torontoko taldeak estatubatuar tradizioko rocka jotzen du. Kanadarrekin batera Mobydick musikari bizkaitarra izango da, zeinak Cotard Delusion izeneko lana aurkeztuko duen.

The Sadies taldeak munduko hainbat rock jaialditan jo du, eta ikus-entzuleak aho bete hortz utzi ohi ditu euren rock anitzarekin. Izan ere, euren jarioan askotariko musikak nahasten dira, tartean, garage, psicodelia, rockabilly, surf eta country estiloak, beti ere, AEBetako sustraidun tradizioan bustita. Iaz, The Internal Sounds (Yep Rock) izenburuko lana plazaratu zuten, disko horrek “etorkizuneko Americana” gordetzen dutela esan dute zenbait ahotsek.

MobyDick ezizenaren atzean Eneko Burzako musikari bizkaitarra dago. Makina bat kontzertu egin ondoren, songwriter-ak Cotard Delusion izeneko lana plazaratu zuen iaz, crowdfunding metodoa dela medio.

Diskoak folk eta rock estiloetatik edaten duten bederatzi kantu jaso ditu, Mark Laneganen zertzeladak antzematen dira beherago jarritako bideoan, eta Madrileko Audiomatic-Drax estudioetan grabatu da Michel Martin teknikariaren ardurapean. Kantuok, gehienbat akustikoak dira, biluziak, non gitarra akustikoa eta ahotsak nagusitzen diren. Alabaina, formatu akustikoan aritu den taldeak ere pisu handia izan du grabazioan. Grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button