ESZENA

Berritze pertsonala

XIII. Dantza Zirkuituaren eskutik, Lasala konpainiak Now koreografia egingo du Basauriko Social Antzokian, irailaren 23an, 20:30ean.

Dantza konpainiaren arabera, proposamenaren oinarria honako lerrotan laburbiltzen da: “. Fabula bat da piezaren abiapuntua: arrano beltz amerikarrak bere espezieko bizi-luzetasunik handiena du, 70 urteraino bizi izaten baita. 40 urte dituenean, ordea, haren azazkal kurbatu eta malguek ezin diete eutsi jan ohi dituen harrapakinei; moko luze eta zorrotza makurtzen hasten zaio, eta bularraldera jotzen du arrisku handiz; haren hego zaharkitu eta (luma lodien eraginez) astunak direla eta, hegal egitea zeregin gaitza bihurtzen zaio. Orduan, arranoak erabaki bat hartu behar du, eta bi aukera besterik ez ditu: hiltzen uztea edo 150 eguneko berritze-prozesu mingarri bati aurre egitea”.

Obra honek berritze pertsonala planteatzen du, denboran zehar barneratutako errutina, jarrera eta gainerako jokamoldeei erantzuteko

Lasala, dantza garaikideko konpainiaren zuzendaria Judith Argomaniz da. Bertako partaideak dantzako eta argazkigintzako artistak dira, kasu honetan, Carla Diego, Sergio Moya, Rafke Van Huoplines, Jaiotz Osa, Garazi Etxaburu, Angela Arrieta eta Jean Baptiste Tolosana.
Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko bidean, taldearen kezkak islatzeko asmoarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button