ARTEA

“Harri, Orri, Ar” ikerketa artistikoari buruzko mintegia

Bihar, urtarrilaren 20an, 18:00etan, Bilboko Rekalde aretoan abiatuko da Harri, Orri, Ar, izeneko mintegia. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa taldeak, laSIAk, antolatu du abenduaren 15era arte luzatuko den mintegi hori.

laSIAk praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakondu nahi du ekimen honen bidez, izan ere, “artearen praktika jakintza-esperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktika-leku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperimentazio praktikoa bideratzen saiatuz”.

Abian den proiektuaren helburu nagusia “ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketan modu esperimentalean lan egitea da”.  Eta helburu horrekin, Harri, Orri, Ar, mintegiak “artistak biltzen ditu eta hauen praktiketan ikertzaile-lanak presentzia hartzen du, era askotara, hau garrantzitsua izatera iristen delarik.”

Saio guztiak Rekalde Aretoan izango dira, arratsaldeko 18:00etan, eta aldi berean streaming bidez emango dira. Lehen saio horretan, mahai-ingurua eratuko da Ana Arnaiz, Aimar Arriola eta Iñaki Imaz adituekin. Hil honetako 27an izango da bigarren hitzordua Jose Ramon Ais adituaren eskutik. Mintegitik pasatuko diren beste jakitunak honakoak dituzue: Mireia c. Saladrigues, Laura F. Gibellini, Remco Roes, Albert Corbí, Clara Montoya, Arantxa Echarte eta Ainara Elgoibar.

Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz, izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian Harri, Orri, Ar idatziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button