LITERATURA

Harkaitz Cano idazleak Luis Buñueli buruzko lana plazaratu du

Donostian burutzen ari den Literaktum ekimenaren barruan, gaur, arratsaldeko 18:00etan, eta Tabakaleran, Harkaitz Cano idazleak Kandelikara-Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko lan aurkeztuko du. Iratxe Fresneda adituak elkarrizketatuko du, eta lanaren nondik norakoak azalduko ditu egileak. Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitaratzen duten Nosferatu bildumaren IX. alea da Harkaitz Canoren Kandelikara-Buñueli buruzko film baterako apunteak lana.

Harkaitz Cano idazlearen Kandelikara-Buñueli buruzko film baterako apunteak lanean literaturaren alde jostarienetik zinemari egindako omenaldi bihurria agertzen da, eta bertan “Luis Buñuelen eta beste artista askoren testu, film, elkarrizketa zati, poema, offeko ahots eta bestelakoen remake bat” bildu dira. Tarte horretan ere idazleak bere aportazioak egin ditu. Eta horreaz guztiaz gainera, “inoiz edo behin, Buñuelekin zerikusirik ez duen jendeak parte hartuko du: adibidez, aseguru-saltzaile armeniar batek. Badelako modu bat saiakera fikzio bihurtzeko: aski da kandela baten argitan irakurtzea, liburuak esku artean su hartzen dizun bitartean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button