MUSIKA

Hala Bedi Rock jaialdia egingo dute ekainaren 4an

Gasteizko Hala Bedi Irratiak bere rock jaialdiaren laugarren edizioa egingo du ekainaren 4an Gaztetxean. Ohi den bezala, Arabako sei talde arituko dira bertan: Dr. Sax, Bicivoladores, Sakramento, Erizo, The Brontës eta Rockaina.

Dr. Sax izenaren atzean, besteak beste, Arenna edo Sakramento taldeetan aritzen den Txus musikaria dago. Honakoa bere folk egitasmoa da, eta kantuak sortzeko Kerouac bezalako idazleen obrak hartzen ditu oinarri.

Bicivoladores, berriz, 2009an eratu ziren eta post-rocketik edaten duten doinu psikodelikoak egiten dituzte. Sakramento, halaber, The Soulbreaker Companyko gitarra jotzailea den Asierren egitasmo berria da, eta lehen aipatu denez, Arennako Txusekin jotzen du.

Erizok, bestalde, No Mientas la bicha izeneko bigarren lana plazaratu berri du. Hitukoteak punk rock iluna jorratzen du eta Hala Bedi Rocken errepikatuko duen lehen taldea da, estreinako edizioan parte hartu baitzuen.

The Brontës ere rock hirukotea da, baina Erizok baino ibilbide luzeagoa egin du, izan ere, talde hori 1995 urtean eratu zen. Harrezkeroztik hiru lan plazaratu ditu: Moontime, Mary & Jim eta Ways to Nowhere. Egun laugarren lan bat prestatzen ari da.

Azkenik, Rockaina punk rock banda da, eta laster hamar urte beteko du. Orain arte bi disko plazaratu ditu: La mejor mierda eta En el aire.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button