ARTEA

Kamiseta artistikoen jaialdia

T-festa plataformak, AlhóndigaBilbaon egingo den Art T-shirt Festival jaialdian parte hartzeko, bigarren deialdia egin du. Diseinatzaileei zuzendutako ekimen hau uztailaren 3tik 6ra arte luzatuko da.

Hiru modalitate izango dira: A modalitatean, bederatzi postu aterako dira, beren firma edo marka duten eta gutxienez bilduma bat sortu duten artistei, diseinatzaileei edo taldeei zuzenduta; B modalitatean hamar postu aterako dira, oraindik bildumarik garatu ez duten baina T-shirt euskarri gisa landu duten artistei, diseinatzaileei edo taldeei zuzenduta. Interesdunek egin nahi duten kamisetaren gutxienez bi eta gehienez lau diseinu aurkeztu beharko dute. Gero, hautatutako artisten lanak gune partekatuetan jarriko dira ikusgai.

Deialdi honetan parte hartzeko proposamenak ekainaren 4an baino lehenago aurkeztu beharko dira.
Non? ekimenaren web-orriaren bidez, edo, bestela, posta arruntaz helbide honetara bidalita: Puerta (T-Festarentzat) Zabalbide Kalea 17, Behe-Solairua, Ezk. 48006 Bilbo (Bizkaia).

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button