BERTSOTAN

Feminismoa eta bertsolaritza hizpide, Ondare Aretoan

Emakumeek bertsolaritzan egindako ekarpena eta emaria izango da xede Miren Amuriza eta Oihana Bartra bertsolarien eskutik gaur, 19:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, hain zuzen.

Feminismoa eta bertsolaritza: begiratu bat egungo plazetara goiburupean, egungo egoera abiapuntutzat hartuta, emakume bertsolarien jardunean publikoak, bertso kideek, gorputz adierazpenak edota ahotsak duten eragina aztertuko dute Amurizak eta Bartrak. Gainera, emakumeek plazetan parte hartzeak izan duen eraginaz arituko dira, bertsolaritzaren historian atzera eginez. Guztia, Miren Amurizak eta Oihana Bartrak berak, esperientzia pertsonalekin uztartuko digute.

Hitzordua, gaur urriak 24, Maria Diaz de Haro kaleko 11. Zenbakian, Foru Aldundiaren Ondare Areoan, 19:00etan, doan.

Hitzaldia Ondarea eta emakumeen emaria uztartuko duen jardunaldien programazioaren barruan kokatzen da, eta  kultur ondare gisara, bertsolaritzan emakumeen ekarpen oparoa izango da hizpide  gaurko hitzaldian.

http://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=2606&t=2&idioma=EU

Show More

Related Articles

Back to top button