MUSIKA

Celtas Cortos taldeak Sopuertako Mendebala Folk Jaialdian joko du

Uztailaren 1ean eta 2an egingo dute Sopuertako Mendebala folk festa. Orotara, zazpi talde arituko dira, eta horien artean, Espainiako Celtas Cortos banda ezaguna nabarmentzen da. Taldearen azken lana bertsioekin osaturiko Introversiones (2010) da.

Celtas Cortosek bigarren egunean joko du, uztailak 2, eta eurekin batera Mielotxin (Euskal Herria), Goulamas (Okzitania) eta Skontra (Asturias) izango dira. Asturiarrek folk-punka jorratzen dute; okzitanoek, berriz, ska-rocka, eta Mielotxin, aldiz, nafarrak dira eta Cuando la beharra obliga izeneko lana plazaratu dute oraintsu.

Jaialdiaren lehenengo egunari dagokionez, uztailak 1, hiru talde izango dira oholtzan: Seafoid, Itziarren Semeak, eta Mercedes Peon. Lehenengo biak euskal ordezkariak dira. Hala, Itziarren Semeak koadrilak ska, punka, hardcorea eta reggae estiloak uztartzen ditu; Seafoidek, berriz, pop, funk, rock eta folk zertzeladekin josiriko fusioa jorratzen du. Horrez gain, Mendebala V. Maketa Lehiaketaren irabazlea da. Mercedes Peoni dagokionez, Galiziatik dator eta bertako musika tradizionala lantzen du.

Bi emanaldiok doakoak dira, eta kanpatzeko lekua ere izango da. Era berean, artisautza azokaz gozatzeko aukera ere izango da.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button