IKUS-ENTZUN

“Gora outsider-a!”, Zinema Ilegaleko saioan

Gaur, irailak 27, Bulegoa Z/B espazioak antolatuta, Zinema Ilegaleko saioan, eta Beatriz Sanchezek proposatuta, Youtubeko zenbait bitxikeriaren proiekzioa antolatu da Gora outsider-a! izenburupean. “Nolakoa izango litzateke bideoarte independentea, bideoartea funtsean badela ikusita? Besteak beste, izan nahi ez duena”.

Beatriz Sanchez marrazkilaria, performer-a, ikus-entzunezkoen sortzailea eta ekintzaile digitalak honako azalpena eman du proposamenaren inguruan: “Youtuben aurkitu dituan bitxi txiki batzuen bilduma aurkeztuko dut, Nire gogokoenak titulupean. Ziurrena, gordeta ditudan pieza hauek inspirazioa izango dira nire lan pertsonalerako, edo nola-halako klik-en bat egingo didate buruan. Bakoitzaren hautuan, ez dago erlaziorik, ez kategoriarik, ezta koherentziarik ere. Klip hauetako askok itxuraz ez dute artea izateko asmorik, baina, duten eragina ikusita, gerta liteke egile-artelan batek gugan izaten duen eragina bera ere gainditzea. Gonbit egiten dizuet funanbulisten modura sokan ibiltzera, artetzat hartzen dena eta amateur deitzen duguna bereizten dituen soka mehe horretatik”.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button