ARTEA

Grabatu hastapenerako tailerra, Irun Factoryn

Asteburu honetan, martxoaren 6 eta 7an, urte honetako lehen tailerra burutuko dute Irun Factoryn: Grabatu hastapenak.

Bitamine Faktoriak esku-inprimaketako tailer-programa berri bat sortu du. Lehenengo tailer honetan parte hartzaileak grabatuaren teknikara hurbilduko dira, eta horretarako diziplina honetan erabiltzen den material bigunenarekin hasiko dira: linolioa.

Factorytik adierazi digutenez, “norberak egindako diseinuetatik abiatuko gara, grabatuaren aukeretara moldatuz; adibidez esaldi, hitz, marka edo logo bat pieza aproposak izanda.Teknikara sarrera egingo da, baita material eta tresna desberdinen azalpena. Ondoren euskarriak, gubiak, torkuloa etab. ezagutuko ditugu. Paper eta tinta euskarri desberdinak erabiliko ditugu, teknikak nahasiz eta materialekin esperimentatuz”.

Informazioa antolatzaileen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button