MUSIKA

“Hau ez da Euskal Rock Radikala”

La Polla, Eskorbuto eta Kortatu taldeen omenezko emanaldia Gijon, Burgos eta Madriletik igaroko da, otsailaren 4an, 11n eta martxoaren 4an, hurrenez hurren. Gero, martxoaren 18an, Durangoko Plateruenan entzungo dira punk talde mitikoon kantuak. Ekitaldia Hau ez da Euskal Rock Radikala lelopean ondu da, eta bertan aipatutako taldeen klonak aritzen dira agertokian.

Talde hauek dira euskal punkaren ordezkari mitikoen azalean sartuko direnak: La Txirla Records (La  Polla  Records),  Los  demenciales chicos acelerados (Eskorbuto) y   Aizu! (Kortatu). Txemi Bugatti, gainera, aurkezle eta bideo-jartzaile aritzen da; 1980ko hamarkadako irudiak pantailaratzen ditu.

Antolatzaileen arabera, “hiru euskal talde garrantzitsu omentzen dira, 1980ko eta 1990eko hamarkadetakoak, jai-formatuan, aurkezle batekin eta sasoiko gizarte-inguruko irudiekin, zuzenekoarekin uztartuta, musika-ikuskizunaren osagarri den ikus-entzunezko esperientzia sortzeko”.

Hau ez da Euskal Rock Radikala birak 3.000 pertsona inguru bildu ditu 2015etik; Gasteiz, Donostia, Iruñea, Bermeo, Logroño, Zaragoza eta Santanderreko zaleek jada aukera izan dute ikuskizunaz gozatzeko.

“Euskal Rock Radikala etiketa hedabideek erabili zuten 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Euskal Herrian izandako musika-mugimendu bat izendatzeko, zeinak hainbat estilotako talde ezberdinak biltzen dituen. Talde askok ez zuten etiketa hori onartzen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button