LITERATURA

Lizardiren “Bihotz-begietan” liburuaren edizio berri bat

Xabier Lizardi idazleak 1932an argitaratutako Bihotz-begietan liburuaren edizio berri bat prestatu du Susa argitaletxeak.

Argitaletxeak ere beharrezko laudorioak bota dizkio lan ederrari: “Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe”.

Orain, poeta jaio zeneko 125. urtemugan, jatorrizko testua egungo ortografiarekin hornitu du Susak, Anjel Lertxundiren hitzaurrearekin, eta Zuhar Iruretagoiena artistaren esku hartzearekin portadan. Horretaz gain, eranskin gisa, jatorrizko edizioa gehitu dute.

“Poeta hirira doa trenez. Artasoro bat ikusi du bultzi-leihotik. Ederrenean dago arto-saila. Berde. Baina poetari “arto musker” etorri zaio burura eta ez “arto berde”. (…). Soroan zut eta bero galgatan ari den nekazariak, aldiz, “gizandi bat” dirudi bere gorputzak egiten duen itzalaren eraginez. Trenetik ikusten diren bazterrek, berriz, “gurarizko aberria”-ren nostalgia eragiten diote poetari. Lizardiren ahaleginak munduaren ikuskera ugaritu nahi luke eta poesia egiteko darabilen hizkuntza berrituz duindu, duinduz aberastu. Horren atzetik dabil poeta, jakite-hegoek igotako hizkera poetiko baten bila”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button