Nontzeberri

Ekozinemaldia jaialdiaren V. edizioa antolatu du Ekologistak Martxan erakundeak

Euskal Herrian zehar egingo dira aurtengo Ekozinemaldiaren proiekzioak hilaren 17tik 25era bitartean. Kuba, Mexico, Argentina, Txile, India, Brasil, Bolivia, AEB, Erresuma Batua, Espainia, Euskal Herria eta beste hainbat herrialdetako filmak ikusi ahalko dira aurtengo zikloan.
Proiekzioak kultur etxeetan, auzo elkarteetan, eta gaztetxeetan antolatu dira eta baita euskaltegi eta helduentzako hezkuntza-zentroetan ere, izan ere zabalkunde ederra egin nahi diote ekimenari.

Kanpotik datozen lanen artean euskarazko obra batzuk ere pantailaratuko dituzte antolatzaileek eta hala, Gauzen historia, Annie Leonard-en azken lana ikusi ahalko da euskaraz. Eta ez da bakarra izango, klima aldaketari buruzko Adi eta mugi! lana ere euskaraz dator.

Bestelako tituluak eta ordutegiak hemen dituzue.

Nontzeberri

Exit mobile version