IKUS-ENTZUN

Donostiako Beldurrezko Zinema Astearen kartela

Asteon, Donostiako XXV. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen kartela aurkeztu dute, zeina Jack Mircala diseinatzaile madrildarrak egin duen. Jaialdia urriaren 25etik azaroaren 1era arte izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, kartelak jaialdiaren historia eta genero fantastikoa omendu ditu.

Bada, diseinatzaile madrildarrak fantasiazko eta terrorezko pertsonaia ezagunen paperezko figurak egin ditu, eta gero, guztiak antzoki batean bildu: “Pertsonaia horiei guztiei bizia emateko, kartoi meheak, guraizeak, kola eta koloretako arkatzak bezalako lan-tresnez baliatu da eta horrela sortu du antzerki txikia”.

Horrekin batera, 24 Aste Geroago atzera begirako zikloa ere ondu dute, Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinema Astearen 25 edizioen proiektatuko film esanguratsuenak erakusteko asmo¡z: Audition (Takashi Miikeren, 2000), Braindead (Peter Jackson, 1992), Cube (Vincenzo Natali, 1997)…

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button