ESZENA

Dantza, antzerkia, musika eta zinea, Amorebieta-Etxanoko udagoieneko programazioan

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak herriko kultur guneko denboraldi berrirako programazioa aurkeztu du. Eskainiko dituen proposamenak dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak izango dira.

Denboraldi berriari hasiera emango dion lehen ikuskizuna Harriaren Hiztegia izango da, Jabier Muguruzak (musika) eta Bernardo Atxagak (testuak) sortutako kontzertua.
Aurreko asteetan azaldu dugun bezala, zinemak ere presentzia berezia izango du Zornotza Aretoan KINE zineklubeko emanaldiekin. Bertan ere Opera Prima zikloa izango da, bai eta Zinea gizartearen ispilu eta Dokufilia zikloak ere.  Honez gain, Zineklubak mendiari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu Zornotza Mendi Taldearen eskutik, Andres Espinosa Gogoratuz. Mendi Astea titulua izango duena.
Musikan ere nabarmendu behar da Mikel Urdangarinek bere taldearekin aurkeztuko duen Margolari lana.

Aipatutakoez gain, hainbat dantza, antzerki, musika eta zine ikuskizun beteko dute Zornotza Aretoko programazioa, hemen kontsultatu ahal duzuena. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button