Lekuz Leku CQC (Dantzatzen Duten Hiriak)nazioarteko programaziora lotuta dagoen hiri-dantza-bideo jaialdia da. Hiri esparruen eta dantzaren arteko elkarketa da.
Koreografo, dantzari, bideogile eta oinezkoak batuko ditu hiriaren esparru arkitektonikoak eszenatoki bihurtuz.
Lekua, Abandoibarra pasealekua da, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren arteko ibilbide artistikoa planteatuko du.
Egun, Espainiar Estatuko eta Latinoamerikako 30 hirik parte hartzen dute sarean. Euskal dantza talde batzuekin batera, atzerriko dantza konpainiak ere parte hartuko dute.
La Fundicionek bidalitakoa



