ARTEA

Giza izateari buruzko ikerketak eta gogoetak

Donostiako Kubo Kutxan Javier Perezen Presentziak Absentziak izeneko erakusketa paratu da.  Irailaren azken egunetara arte, bere unibertso pertsonalean murgiltzeko aukera egongo da.

Javier Perezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da. Bere ibilbidean zehar, euskarri bitxiak erabili ditu: “material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako”.

Artistak giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu: “gustukoa dut tratatzea espiritualtasunaren eta haragikoitasunaren arteko topaguneak, purua denaren eta ez-purua denaren artekoak, ederra denaren eta izugarria denaren artekoak, erakarpenaren eta aldaratzearen artekoak. Nire obretan, ohikoak dira ikusleari obrak ulertzeko estadio desberdinak proposatzen dizkioten mugimendu zabukari horiek. Alderdi horiek guztiak uztartzen saiatzen naiz nire obrekin. Gizakia jartzen bere izatearen aurrez aurre eta ezin erakargarriagoa gerta dakiokeen horren guztiaren aurrez aurre. Bere erraiekiko erakarpena sentiarazten.”

Erakusketak lau atal ditu: Presentzia Absentziak, Somnia Insomnia, Pultsio Pultsazioak eta Bideak.

Erakusketaren harira poesia errezitaldia antolatu da, ekinaren 16an,  Aizpea Goenaga eta Ana Perezen eskutik, 18:00etan, Kubo Kutxa aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button