MUSIKA

Mailarik goreneko jazza, Arriagan

Bilbaina Jazz Clubek eta Arriaga Antzokiak bultzatutako BJC Arriagan zikloaren barruan, beste musika-kontzertu eder bat antolatu da. Hitzordua gaur, apirilaren 19an, 19:30etik aurrera izango da, artista garrantzitsuenetako batekin: Alfredo Rodriguez pianista kubatarra. Rodriguez mailarik goreneko musikaria da eta, jazz-pianista mitikoen (Keith Jarrett, Thelonious Monk edo Art Tatum) oinordetza jaso du.

Arriaga Antzokiak luzatu duen oharrean musikaria horren gaineko datu interesgarriak irakurri ditugu: “Pianista kubatarrak Habanako kontserbatorio klasiko zorrotzetan ikasi zuen eta, haren musikaren bitartez, hainbat jenioengandik ikasitakoa ere hedatzen du, hala nola Bach edo Stravinskyrengandik ikasitakoa.
Bere ibilbidean, funtsezkoa izan da Quincy Jonesen bultzada, zeinak 2006ko Montreuxeko Jazzaldian ezagutu baitzuen. Txinan egin zuen lehen biran, Rodríguezi Tan Dun, Siedah Garrett eta Quincy Jonesekin lan egiteko eskatu zioten, 2010eko Shanghaiko Munduko Erakusketako abesti nagusiaren ingelesezko bertsioa konposatzeko, eta ohore hori izan zuen eta txinatarra ez zen lehen artista izan zen. Beste mugarri garrantzitsu bat 2015ean Grammy bat jasotzeko izandako proposamena izan zen, “Moldaketa, instrumental edo a capella onena” kategorian, 2014an kaleratu zen The Invasion Parade-eko Guantanamera abestiagatik.”
Mundu osoko agertoki ospetsuetan jo izan ditu bere piezak (Hollywood Bowl-eko Playboy Jazzaldian, Montreuxeko Jazzaldian, North Sea Jazz Festival-en….), eta orain, Arriaga Antzokiko ikusleak izango dira bere magiaz gozatzeko aukera izango dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button